Klik-in, Begiradak Elkarbanatzen – Micronarrativas para la Convivencia.

“Klik-in” proiektuaren edizio berria jarri dugu abian! 2017ko edizioan, proiektua Barakaldoko, Getxoko, Lekeitioko eta Portugaleteko gazteguneetan egin bagenuen, oraingoan Basauriko, Ermuko, Leioako, Portugaleteko eta Sestaoko ikastetxeetan lan egingo dugu.

4 udalerri berri eta 5 ikastetxe. Haiei esker, elkarrekin beste era batera bizitzerik badagoela baieztatzen duten 150 neska-mutilengana baino gehiagorengana iritsi ahal izango gara.

Aurrera jarraitzen dugu… “Klik-in” erkidegoarekin bat egiten duten lurralde eta ikastetxe berriak arakatzen.

Proiektua

Klik-in. Begiradak elkarbanatzen gazteei zuzendua dagoen eta elkarbizitzaren hobekuntza sustatzen duen proiektu parte-hartzailea da sentsibilizazioa eta gizarte komunikazioaren bidez.

Proiektuak pertsona migratuen kolektiboei eragiten dien mezu

diskriminatzaileen desegitea eta elkarbizitzaren hobekuntza sustatzen du.

Prozesuan zehar partehartzaileek ikus-entzunezko mezuak eta mezu digitalak sortzen ikasten dute, ikus-entzuneko tresnekin saiakuntzak eginez atzerritarren inguruko zurrumurru eta estereotipoak deseraikitzeko.

Helburua

Klik-in-en helburua biztanleria migratuaren inguruko mezu diskriminatzaileen inguruan gazteei sentsibilizatzea, ezagutza sustatzea eta gako interkulturalean erlazioak sortzen laguntzea da.

Nola?

Hiru orduko hiru sesiotan banatutako elkar sorkuntza tailerretan, era zuzen eta zeharkakoan pertsona migratuen inguruko aurreiritzi, estereotipo eta zurrumurruetaz hausnartzen da hauek deseraikitzeko mezuak diseinatu eta sortzeko helburuarekin. Ondoren, mikronarratibak eta mezu digitalak elkar sortzeko trebatzen zaie normalean erabiltzen diren formatuak erabiltzen: memeak, vine-ak, mikrobideoak, kinogramak…

Hiru orduko hiru sesiotan banatutako elkar sorkuntza tailerretan, era zuzen eta zeharkakoan pertsona migratuen inguruko aurreiritzi, estereotipo eta zurrumurruetaz hausnartzen da hauek deseraikitzeko mezuak diseinatu eta sortzeko helburuarekin. Ondoren, mikronarratibak eta mezu digitalak elkar sortzeko trebatzen zaie normalean erabiltzen diren formatuak erabiltzen: memeak, vine-ak, mikrobideoak, kinogramak…

Testuingurua

Proiektu hau aktibitate integratzaile moduan planteatzen da, mundu bidezko eta elkartasunezkoa eraikitzen duen gizarte orokorrean sentitu, pentsatu eta parte hartzeko aukera ematen duena, betiere errealitatea indibidualki eta kolektiboki esku hartu behar dugun prozesu modura hautemanez. Elkarbizitza baketsu eta demokratikoa, giza eskubideen 

defentsa konprometitua eta interkulturalitatea gaur egungo gizartearen ondare moduan baloratzea bilakatzen dira proiektuaren ardatz nagusiak. Helburua jatorri desberdinetako jendea erlazionatzen laguntzea da, gizarteari egiten dieten ekarpena nabarmentzen eta bizkaitar gizartean dituzten parte-hartze eta integrazio mugak murrizten.

Moviltik

Moviltik-en proiektu bat:
moviltik@gmail.com // Telefonoa: 944396011

Bizkaiako Foru Aldundiak finantziatua.

Barakaldo, Getxo, Lekeitio eta Portugaleteko udaletxeen kolaborazioarekin.